MUSIKA ERREMINTAK

METRONOMOA

Metronomoa musikan denbora, erritmoa edo konpasa zehazki markatzeko erabiltzen den tresna mekanikoa da, seinale ikusizko bat edota entzutezko bat sorrarazten duena.

Ezagunena J. M. Mälzel-ena (1722-1838) da, uste denez Winkel-ek asmatutakoan oinarritua.
 Erloju-mekanismo batek mugitzen duen pendulua da.
Penduluaren abiadura pisu bat gorantz edo beherantz mugituz bizkortu edo gelditu egiten da. Penduluaren eskala mailakatua dago 30etik 180ra. Pisua 80an jarriz gero, adibidez, pendulua minutuko laurogei aldiz mugitzen da, soinua eginez.
Oso baliagarria da musika-pasarte zailak ikasteko. gaur egun, metronomo gehienak elektroniko digitalak dira.

(Wikipediatik ateratakoa)


MuseScore musika-notaziorako programa askea da. Plataforma anitzetarako dago idatzia eta Sibelius eta Finale bezalako programa batzuentzako alternatiba da.
Itxura ederreko partiturak inprima ditzake, edo PDF eta MIDI formatuetan gorde.
Ezaugarri batzuk: Screenshot
  • WYSIWYG (ikusten duzuna lortzen duzu), notak "alegiazko partitura" batean idazten dira
  • Nahi adina pentagrama idatzi daitezke
  • Lau ahots pentagramako
  • Notak sartzeko modu erreza eta azkarra teklatua, sagua edo Midi teklatua erabiliz
  • Sekuentziadorea eta FluidSynth software sintetizadorea barnean ditu
  • MusicXML eta MIDI Fitxategi estandarrak inportatu eta esportatu ditzake
  • Windows, Mac eta Linux-erako eskuragarri
  • 43 hizkuntzetara itzulia
  • GNU GPL lizentziapean
(MuseScore webgune ofizialetik ateratakoa)